
Gaur arratsaldean Gasteizko 2025 Inauteriaren aurkezpena egin da Villasuso Jauregian. Aurten 29 konpartsak eta 7.003 pertsonak desfilatuko dute asteburuan zehar Gasteizko kaleak kolorez eta animazioz betez.
URKIDEko Inauteri Batzordeak ere parte hartu du ekitaldi hunkigarri honetan eta desfilatzeko erabiliko dugun mozorroa aurkeztu du. Miren, Lucía S. eta Lucía A. izan dira gure ordezkariak eta gure 347 konpartseroek inauterietako desfileetan harro eta pozik jantziko duten Draco Kondearen mozorroa erakutsi dute.

