Eskerrik asko!

Lina Morganek abesten zuen bezala: Eskertuta eta hunkituta, soilik esan dezakegu MILA ESKER ETORTZEAGATIK.

Ofizialki Sara, Erkuden, Dorleta, Marta, Jokin, Nano, Carlos eta Luis ga-ra, baina benetako errealitatea zera da: DENOK GARA.

Raúl, Xabi, Borja, Iñigo, Erik, Mikel, Manu, Aitor, Pablo, Julen, Felipe, Mi-la, Almudena, Zuriñe, Arantza, Esti, Itxaso, Leyre, Uxue, Margot, Irati, Sandra, Lourdes, konpartsako familiak eta konpartsakoak ez direnak, babesleak, laguntzaileak, DENOK.

Denok eman duzuelako guztia inauteri hauetan.

Hobetzeko gauzak ondo apuntatu ditugu eta dagoeneko martxan gaude 2026ko inauterietarako. 🥳🥳🥳🥳

Beraz, badakizue, nahi izanez gero hasi proposamenak bidaltzen da-torren urterako posta elektronikoz. 😉

Desfilea ikusi duten lagunei galdetzean guztiek gauza bera esan dute: ZEIN GIRO ONA DUTEN URKIDEKOEK! Eta… zer egingo genuke gure koreografietan hainbeste bereizten gaituzten momentu libreak ga-be…

Erritmoa ez dadila gelditu, bidaia aurrera doa eta!

Hemen duzue laburpen bideo bat ikusgai.

ESKERRIK ASKO!

Scroll to Top